XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agur handienak zier
gûtara jin ikhusliarer,
Eta berheziki esker
Santa Graziko oroer.

Jinik salduan, aitzineko
jei zaharran behatzera,
Gira ere abiatûko
zerbait berri ikhastera.

Egûn ikhertûrik gei hau
ez dateke nurbaitena,
Bena bai ixtoriua
Santa Grazi herriana.

Mendi gaiñien artetan da
Basabûrûn hedatia,
Xiberuko herriekilan
ez batere nahasia.

Bestetarik bada izan
bethidanik berhezia,
Gû gaberik ezin egin
Atharratzeko merkhatia.